Ikasgai honetan ezagutza pegagogikoari heltzen zaio, hein handi batean, behintzat, ikuspegi zientifikotik; hau da, zientzia-ezagutzaren ikuspuntutik. Beste ikasgai gehienek ikuspegi askoz ere praktiko eta "ukitugarriagoa" dute. Akaso, horregatik egingo zaizu zail (latza dela esaten dut nik).
Oraingo gaiarekin eta ariketekin didaktika (ezagutza zientifiko moduan ulertuta) nondik norakoa den, zeintzuk kontzeptu hartzen dituen barne eta zeintzuk ez eraikitzen ari gara.
Nire semearekin gertatuako adibide batekin ahaleginduko naiz azaltzen zertan ari garen:
0 momentua: Guk, bera erreko lukeen zerbait hartu nahi zuzenean, arin-arin esaten genion "kontuz, bero" eta berak esan "tutuz, beo", baina beti heldu nahirik segitzen zuen eta guk fisikoki kendu. Horrela berak erakusten zigun etxeko labea eta esan zigun "tutuz, bero", eta berdin salako argiarekin, kafeterarekin eta beste kontu batzurekin.
1. momentua: Egun batean aitaginarrebaren etxera joan ginen eta ekonomika (txapa, ez dakit nola esango diozun) biztuta zeukan, hurbildu zen eta guk esan genion "kontuz, bero" berak "tutuz, bero", guk buelta eman eta han hurbildu zuen atzamarra brontzezko heldu leku bero-berora. Erre egin zen (lar barik, trankil). Negar batean etorri zen gugana "pupu pupu" esanaz, eta guk esan genion "esan dotsugu, kontuz, hori bero dago-ta"
2. momentua. Etxera bueltatakoan, guk "kontuz bero" esan genion gauza guztiekin kontuz ibili zen.
Erakutsia:
Berak lehenen eraiki zuen hitzaren esparrua (erretzen duten gauzak zertzuk diren, erretzea zer den jakin gabe), gero erre zen eta esparru hori esanahiez bete zitzaion.
Gu 0 momentuan bezala gabiltza, baina didaktikan ez daukagu eskua erretzen uzteko aukerarik, egoera hori, hemen ez dago.
Berez, post hau e-Mail bat zen, klasekide ama bati idatzia, uste dut "didaktikoa" izan daitekeela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario