2013-05-09

Bonus Track

Azken testu bat dakarkizuet hemen.
Oso testu interesgarri ona eta argigarria dela esango nuke, baina, aurreko lanketa guztiak egin eta gero hartu beharrekoa dela ere uste dudanez, orain arte ez duzue izan eskura.
Haur Hezkuntzak didaktikak zein toki hartu behar lukeen hausnartzen du irakasleak hemen.
Oso testu interesgarria dela uste dut eta datorren astean egin beharreko errebalidan nota igotzeko aukerako ariketariko batek kontuan izango du.
 
Navarro, M. C. D. (2008). Aprender desde adentro. Una didáctica de cotidianidad en educación infantil. In Didáctica general. La práctica de la enseñanza en educación infantil, primaria y secundaria. (or. 108–119). Madril: MC GRAW HILL. Berreskuratua  http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2560534-(e)tik

2013-05-08

Emaitzak ikusgai


Hemen klik eginda zuen notak ikus ditzakezue.
Datu legerako babesa edo dena delakoaren beldurrez, izen abizenik ez dago ipinita. Bestela ere, alfer ibili zaretenok ez erretzeko hemendik urte batzuetara... hona sistema:
Topa behar duzu zuren NAN zenbakiko azken lau zenbakiak, berdintasunaren kasuan desenpaterako teknika ulertuko du ulertu behar duenak.
Talde bietako notak daude hor.

Zerrendan ikusten dituzuen lanak honako hauek dira:

  aurk: aurkezpena (berori egin izana ala ez)
  3A-LM: 3. asteko mintegia prestatzen ibili zinetenekoa (gaitasunak ala unitate didaktikoa)
  UD: Unitate Didaktikoa
  KM: Jarduera batetik eraiki beharreko kontzeptu mapa-edo
  Timm: Timmyren bideoaren analisia
  Cur: Curriculumaren egitura/mapa
  ELK: Elkarrizketetan oinarritutako testua
  KON: Elkarrizketetan oinarritutako kontzeptu mapa
  MIN: Mintegian parte hartu izana
  K-orok: Konstruktibismoaren gaineko txostena (zati orokorra)
  K-azp: Konstruktibismoaren gaineko txostena (azpi-gaia)
  Eran: Mintegian erantzun izana
  Did: Didaktikaren gaineko galderen erantzunak
  cur: Curriculum teoria eta Efectos Secundarios del sistema
  ebUD: UDaren ebaluazioa
  aut: Autoebaluazioa

-
Gorriz markatuta agertzen diren lanek izango dute pisu handiena ikasgaiaren azken emaitzean, igarriko duzuenez, horiek izan baitira lantsuenak. (%70 ~ %80)
Beste ariketa batzuetan balorazio bakarra izaten da aurkeztua (4) ala ez aurkeztua (0), horien pisua ez da hain handia izango. Gainontzekoa

Hau idazten ari naizen orduan, azken zutabe biak betetzea falta dut; mintegietan ibili izanak eragindako emaitzak ere ez ditut ipini, amaitzeko batzuei begira nagoelako.

2013-05-06

Azken lanak aurkezteko kodeak.

Barkatu, ahaztuta izan dut hau ipintzea.
Ez ahaztu 46 edo 47 ipintzea aldatzen dela zu zein taldetan zauden...

2013-04-23

Ebaluazioa (ikasteko gaia)

Ebaluazioa gaia lantzen ibili garen honetan erabili dudan kontzeptu mapa hemen duzue, irudian eta FreeMind-eko artxiboa.
Cesarri, Cesarrena dena... Kontzeptu mapa hori honetan dago oinarrituta, nire interpretazio eta talderako egokitzapenaz:

Etxague, X. (2004). Irakaskuntza/Ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa. In Didaktika Orokorra (pp. 323–344). Donostia: Erein.
Biharko eskolan ebaluazioa gai moduan amaituko dugu eta ebaluatzen hasiko gara, kalifikaziora eta akreditaziora begira.

2013-04-17

Artikulua eta curriculum teoria gaiak uztartuaz...

...egin beharreko lana aurkezteko kodea:

11A-CUR 46 TaldearenIzena

Jakina, 47. taldekoek, 47 idatzi beharko dute

2013-04-10

Curriculum teoria dela eta...

Hemen bat edo batek esktutako diapositibak eta berba gakoak

Berba gakoak:

  • Curriculuma: plangintza.
  • Curriculuma: plangintza teknologikoa
  • Curriculuma: Esperientzia
  • Curriculuma: Praktikaren eraikitzailea
  • Curriculuma: Eraikuntza sozial eta kulturala



  • Curriculum adierazia
  • Ezkutuko curriculuma
  • Curriculum nuloa/absentea



  • Curriculumaren iturburu soziologikoa
  • Curriculumaren iturburu epistemologikoa
  • Curriculumaren iturburu psikologikoa
  • Curriculumaren iturburu pedagogikoa



  • Lehenengo zehaztapen maila
  • Bigarren  zehaztapen maila
  • Hirugarren  zehaztapen maila

Diapoak:

2013-04-08

Artikulua

Santos Guerrak 1992ean idatzitako artikulu honek duen gaurkotasunez, besteak beste, idatzi beharko duzue.
Idatziaren luzeera 250 - 450 berben bitartekoa izan behar da, bat ere lasto gabekoa.
Muineko ideiei heldu behar diezue eta zuen hitzekin azaldu eta baloratu, zuen bizi esperientzien eta ikaskuntzen arabera.

2013-04-03

Curriculum Dekretuaren Eranskinaren... txuleta

Aurreko batean agindutakoa hona dakarkizuet. Iazko ikasle on eta fin batzuek egindako lan ona.
Zuen artean  proposatutako egokitzapenen batzuk sartzen ahalegindu naiz eta arazoak izan ditut, teknikoak eta logikoak; teknikoak batzuk sartutakoan ez delako egon modurik hiru orritan sartzeko (2. esperientzia eremukoak edo G taldetik 1goari egindakoak), logikoak zenbaitetan egindako zuzenketak ez dutelako izan ikuspegi orokorrik eta esaldi batean aldatutakoa hurrengoetan ez delako zuzendu. Logika originalari eustea hobesti dut gehienetan.
Bestalde, zuetariko askok egin duzuen Curriculum Dekretuaren Eranskinaren mapa eta honako hau erabiliaz modulu lanerakoa eta unitate didaktikorakoa oso ondo zuzenduko duzuela sinetsirik nago.

Ondo pasatu azken opor egunok.

Lanean ari dela-eta keixatzeko gogoa duena ez dadila nigana etorri. Nik ere badirautsat.

2013-03-21

47. taldekoentzat

Egindako mintegiko ebaluazioa hemen egin behar duzue.
Amaitutakoan agertzen den mezuari adi! Egin beharrekoei buruzko informazio garrantzitsua baitago.

2013-03-19

Elkarrizketa eta kontsulta materiala aurkezteko

Despistatuentzat: Bai, paperez eta emailez aurkeztu behar dira, bi eretara.
Guztiontzat, emailez aukezteko kodeak honakoak dira:

Elkarrizketarentzat

8A-ELK 46 TaldearenIzena

Konstruktibismoari buruzkoarentzat

8A-KON 47 TaldearenIzena

2013-03-18

Aurreko ariketa bat gogora

Eskoletara ezin etorri daitekeen batek eskatuta, denontzat erabilgarri izan daitekeelakoan dakarkizuet.
Curriculum Dekretuko Eranskineko elementuek irakaskuntzan har dezaketen tokia bistaratze aldera proposatu nuen ariketa hau, moduluko jarduera/ariketa bat edo zuek diseinatutako UDko ariketa/jarduera bat hartuta egin beharreko analisia egitea da helburua.

2013-03-16

Teknologiaz

Agertu berri den teknologia baten notizia ematen dute hurrengo bideoan; egin behar duzuen lanean erabilgarri izan daitekeelakoan segidan horri buruzko bideoa. Jakin ezazue teknologia horretan oinarritutako zenbait lan badirela konstruktibismoaren gainean edota didaktikako beste hainbat atalez.

2013-03-14

Modulura begira...

Aurreko sarreran K2 moduluko lana egiteko proposatzen ditudan taulak argitaratu nituen lehengo astean, oraingoan segidan

2013-02-28

Kontzeptu mapak eta ideia mapak

Horien gainean egin genuen berba aurrekoan klasean; interesa duenarentzat hemen orduko baliabideak eta aurkezpeneko diapositibak

  • FreeMind (klasean erabili nuena)
    • Brinstorming-ak egiteko zeharo ona
    • Euskaraz osorik ez dago, baina nahikoa bai.
    • Arin erabiltzeko laster-teklak erabiltzeak lana errazten du.
  • CMAPtools
    • Osorik euskaratua
    • Kontzeptu mapak egiteko orduan oso argia.
    • Erregistratu beharra dago.
  • Visual Understanding Environment (VUE)
    • Gazteleraz ipin daiteke, baina ez osorik. Euskaratu nahi duena, ongi etorri!
    • Oso ona baliabideak antolatzeko (karpeta bateko edukiak bertara bota et akontzeptu egin daitezke)
    • Irteera modu asko onartzen ditu (diapositiba aurkezpenak, esate baterako)
    • Beste biak baino zailagoa ikasten.
    • Erregistratu beharra dago.


2013-02-25

Hezkuntza jarduerak analizatzea

Hemen erantzuteko txantiloia.

Oraingoan, batez ere gaurkoan elurrak klasetik hurrundu zaituztenontzat, klasearen on-line bertsioa.
Ariketa bat egin behar duzu: bideo bat ikusita (beheraxeago ikusi dezakezun bideoa) bertan agertzen diren ideia psikodidaktikoak igarri eta analizatu behar dituzu; datorren astelehenean aurkeztu behar duzu, paperez eta emaila bidalita.

Kodea:
6A-TM 46 IzenAbizenak
Gaurko diapositibak:


 Eta beheraxeago, bideoa:

2013-02-22

Unitate Didaktikoa emailez bidaltzeko

5A-UD1 46 TaldearenIzena
Artxiboak ere izen hori eduki dezla eta gogoratu PDFn bidali behar duzula.
Noski, 47.taldekoa bazara: 5A-UD1 47 Taldearen izena

Gaitasunak gora, gaitasunak behera

Egunotan programazioaren inguruko markoa ulertu nahirik gaitasunek zein toki duten ulertzeko arazoak sumatu ditut; orduan, horren gaineko zenbait baliabide erabilgarri hemen eskura (4-3 klasean oinarrituta)

Baliabideak

2013-02-11

Ikerketan (II)

Gaurko eskolaren gaineko ohar batzuk eta diapositibak.

Zer noiz aurkeztu edo noiz egin zalantzak hasi direnez:

  • Desiratutako emaitzak (eginda)
  • Froga onargarriak
    • Egin: klasea baino lehen
    • Aurkeztu: Datorren klasean
  • Planifikazioa
    • Egin: klasea baino lehen (obiusly)
    • Aurkeztu: asteazkenean
Datorren klasea ebaluatuko dugu. Eta ebaluaziorako elementuen artean goiko horiek ere badira.

2013-02-06

Taldeak egiteko ariketako fitxak

Gaur taldeak egin ditugu eta horrekin lotuta bi fitxa osatzeko eman dizkizuet; bat edo batek behar balitu, hemen kopia bana.
Talde fitxa.
Taldekide fitxa.

2013-02-05

Aurkezpenetik

Post honekin eman nahi diot hasiera ikasgaiko blogari aurten; orduan, agindutako bideoa osorik duzue hemen behean. Eta kasgaiaren antolaketari buruz zerbait (gehiago) jakin behar baduzu edo gogoratu nahi baduzu, horien gaineko informazioa blog honetako beste orrietan izango duzu.

Bideoa
Redes para la ciencia telesaiokoa da, orain dela 6 bat urtekoa, horregatik kalitate txarra, elkarrizketatua Roger Schank.