2011-02-11

Lehenengo irakurgaia eta egin beharreko lana

Talde biontzako egitekoa da:
Artikulu bat daukazue hemen segidan.

  1. Santos Guerra, “MA (1992).“Los efectos secundarios del sistema”, Cuadernos de Pedagogía 1992.  
Horrekin egin behar duzuena erraza da egiten, baina denbora eskatzen du:

  • Irakurri (irakurri ahala interesgarri* egiten zaizuna edo zer pentsa* ematen dizuna azpimarratu; ahalegindu tarteko bat azpimarratzen)
  • Azpimarratutako horiek oinarri bezala hartuta zure hausnarketa idatzi testuko erreferentziak aipatuta (ez kopiatuta).
  • Luzera, gutxi gora behera 2650 karakterekoa** izan behar da.
  • Bidaltzeko modua: e-Mailez
  • Epea: otsailaren 16ko gaueko 23:59.

Oharrak:

  1. .docx formatu zantar-kapitalista-itxi-kontsumista horrekin eduki ditudan arazoak zuzendu ditut, beraz, ia berdin dit zelan bidaltzen didazuen.
  2. Ez ahaztu izenpetzea (sekula idatzi gabekoa bazara, taldea eta lan-taldea aipatuta)


*Ezer interesgarri egingo ez balitzaizu edo ezerk zer pentsa emango ez balizu, lasai; ideia nagusia identifikatu. (Baina zer pentsa ez emateak zer pentsa eman beharko lizuke)

**Hori tresnak/herramientas menuan ikus dezakezue (hitz kopurua / contar palabras). Eskatutakoa orribete da Times New Roman 12pt eta 1,5ptko tartearekin idatzita (ez titulu ez irudi, ez izen ez ezer kontatuta)

Didaktika Orokorra
Eta hemen PDFn nahi baduzue. Gainera, kopia nahiko bazenute, eskolako kopistegian hau eskatu behar zenukete:

  • 2009-2010, Didáctica general, Rosa Oteiza, Articulo opcional (zuentzat ez da aukerakoa!) Tema I.

No hay comentarios:

Publicar un comentario