2011-04-20

Konstruktibismotik Unitate Didaktikora

Zuek konstruktibismoaz egindako laneko zeintzuk gauza hartu behar diren kontuan esan didazue (batzuek). Benetan hain irizpide desberdinetatik ez dut jakin nola taldekatu gezurren bat sartu gabe edota hitza eta ikuspuntua derrigortu gabe. Orduan:
Hemen zuek esanda zertzuk eduki behar diren kontuan UDa egiteko. Berez ideia okerrik ez dut aurkitu, baina bai batzuen zerrendetan besteok ere kontuan edukitzea ahaztu behar ez zenituzkeen batzuk, horiek bold letraz eta kolorez nabarmendu ditut. UDa egiteko orduan ez dituzue ahaztu behar ideia horiek (beste batzuk ere ez)

Batzuk
  • Eskema berriak sortzeko aurreko eskemekin (aurre ezagutzak) harremanetan jarri behar dituztenez, hauek identifikatzen jakin behar ditugu jarduera edo jolas egokiak planteatu ahal izateko.
  • Ikasle, irakasle eta komunitatearen arteko interakzioa bultzatu (jolasak, jarduerak, abestiak, ... erabiliz).
  • Esperimentazioa bultzatu, esperientzia berriak bizitzeko. Ezagutza, esperientziaren bidez eraikitzen baita.
  • Ikastea, ulertzearen sinonimoa da. Saiatuko gara erabiliko ditugun ariketetan umeek hauen zergatia edo zertarako balio duen ulertzea (ikaskuntza esanguratsua).
  • Curriculum kiribilaren ideia: ikaskuntza progresiboa izan dadin.
Beste batzuk
  • Haurren parte-hartzea
  • Gaitasunak barneratzeko orduan:
    • Elkarrizketak erabiltzea
    • Rol jokoak erabiltzea
    • Egunerokotasuneko ariketak egitea
    • Ingurunea bizi eta ezagutzea
    • Teknologia eta zientziarekin errealistak izan eta ondorioez arduratu
    • Informazioa lortzeko baliabideak ezagutu eta erabili
    • Berdintasunean eta errespetuan oinarritu
    • Kreatibitatea sustatu
    • Inposaketak ekidin
    • Bizitzari aurre egiten ikasteko baliabideak eskaini
  • Irakaslearen jarrera desberdinak:
    • Haurrak motibatzea
    • Erabakitzen utzi
    • Haurrak behatu
    • Haurrak akatsak izan ditzaten utzi
  • Ebaluaketa neurtua eta jarraia egin
  • Ebaluaketa ikasleari egokitu
  • Haurren autonomia bultzatu
  • Motibazioa sustatu
  • Ume bakoitzaren aurre ezagutzatik abiatu
  • Ahozko adierazpena landu
Zenbaitek
  • Zenbait ariketa taldean egiteko pentsatuak izatea (Ikaskuntza jarduera soziala).
  • Ariketa praktikoak egitea.
  • Ikasleek teknologia (ordenagailua) erabiltzen hasteko zenbait jarduera proposatzea.
  • Ariketa motibagarriak proposatzea (ariketa mota desberdinak, arreta erakarleak erabiltzea …).
  • Ikasleen aurre ezagutzak behatzeko/kontuan hartzeko ariketak/jarduerak proposatzea.
  • Irakaslearen papera: laguntzailea eta gida, ez ordea, lan guztia zuzentzea (ikaslea autonomoa izan behar du).
  • Ariketa batzuk erantzun posible desberdinak eta erantzun horietara heltzeko bide ezberdinak izatea.
  • Ikertzea eskatzen duten ariketak proposatzea (ikasle aktiboa).
Bertze zenbaitek:
  • Ariketak taldeetan antolatu elkarlanean aritzeko.
  • Klasean giro egokia sortzeko helburua duten ariketak proposatu.
  • Erronka suposatzen duten ariketak proposatu eta ariketa horiek lortzeko bidean eginiko akatsak kontutan hartu eta horien bidez ikasteko.
  • Ariketak garapen hurbileko zonan kokatu.
  • Testuinguru esanguratsura egokitutako ariketak proposatu.
Hauek
  • Ikasle-guraso-irakasleen arteko ezagutza eta harreman estua.
  • Denen iritzi eta ideiak kontutan hartzea ikasle bat ere ahaztu gabe. Bestalde, ume bat oso aktiboa ez bada, hau da, lotsati eta isila, bere partaidetza sustatzea bereak diren ideiak esatera animatuz. (Eztabaidak).
  • Taldekatzeak: indibidual, txiki, handi.
  • Gai danak praktika eramatea ahalik eta gehien globalizatuz, horrela gai bakoitzaren barruan ahalik eta gehien ikasiz, arlo ezberdinei buruz.
  • Jarraikortasunean oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua.
Besteek
  • Behaketa
  • Konplexutik sinplera
  • Aktiboa
  • Soziala
  • Esperimentazioa
  • Prozesua

No hay comentarios:

Publicar un comentario