2011-03-04

Aste honetako egitekoa: Curriculumaren mega-txuleta eraiki (I)

Taldeari dagokion ezagutza eremuaren inguruan:


  • Ezagutza eremu horren definizio laburra lerro gutxi batzuetan
  • Ziklokako banaketa aipatuta, bloke bakoitza aipatu eta bera definitzeko hitz-gakoak erabili.
  • Ebaluazio irizpideak aipatu (zenbat garrena den) eta hitz-gakoak erabiliz definitu/kokatu
Erabiltzen dituzuen hitz klabeak ez daitezela zortzi baino gehiago izan, ahaleginez. Hiru-lau baino gutxiago ere ez da komeini.

Talde bati Orientabide metodologikoak eta ebaluaziorako orientabideak egokitu zaizkio:

  • Puntu bakoitza aipatu. Lerro gutxi batzuetako gainetiko azalpen ulergarria.


Aurkezteko eguna, tokia, ordua eta modua:
Asteazkenean eguerdiko hamabiak baino lehen ikasgaiko helbide elektronikoan.

Txantiloi bi egin ditut, nahi baduzue, erabiltzeko:
Openoffice badarabilzue hau, eta Microsoft Office barabilzue beste hau.
Beste era batera hasi bazarete edo pentsatu baduzue, zuek nahi duzuen moduan.

Artxiboaren izena holakoa izango da:
Talde nagusiaren zenbakia, gidoia, taldearen izena, gidoia, ezagutza eremua identifikatzeko berba bat
46-Itargixa-Hizkuntzak

Gainbegirada batean nondik nora doan ulertzea da helburua, horregatik diogu "txuleta"; garrantzi handia du erabilgarritasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario